XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joseba Intxaustik XV. eta XVI. mendeetan kokatzen du euskarak Arabako Errioxan izan duen atzerakada, berak dioenez, , aipatu lerroa Ebro ibaia delarik, noski.

Koldo Mitxelenak, bestalde, 1600. urtea ematen du egiantzeko urtemuga bezala, garai hartan euskararen azkentzea gertakari burutua zelarik Ebro ibaiaren eskuinaldean, hots, Errioxa Garaian: .

Arabako Errioxan, XIV. mendean zehar, pertsonaren jatorriari dagozkion giza-izenak eta beraren nolakotasunak aditzera ematen dituztenak euskaraz ageri dira, portzentaia handi batetan.

Honez gain, Bastidan batipat gordetzen den leku-izen pila jartzen badugu, bada arrazoi sendorik baieztatzeko, euskara bizirik mantendu zela Erdi Aro osoan, Ebroren ezkerraldean dauden Arabako herririk hegoaldekoenetan.

Euskararen Liburu Zuriak dioenez, XVIII. mendearen bigarren erdialdean hasi zen gaztelania Arabako herrietan nagusitzen: .

Odon Apraizen ikerlanek erakusten dutenez, Gebarako juduak ere euskaraz mintzatzen ziren XV. mendean.

Kanpezu eta Urbizuren parean dagoen Azedoraino iritsi zen euskara 1587an.

XVIII. mendean bizirik zegoen Haranan eta XIX. mendean usadiozko hizkuntza zen Albenizen.

Landazurik dioenez, XVIII. mendearen azkenaldean, Langraresen eta beste hogeitabi ermandatetan (anaiartetan) hitzegiten zen euskaraz.